Ongi etorri Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) teleprestakuntzako atarira

Orri honetatik gela birtualean sar zaitezke, eta ikastaroak hartu, erabiltzaile-gakoa eskuratu eta gero.

Atari honek on-line formatuko ikastaroak hartzen ditu barne. Zuen gustukoak eta ikastaro presentzialak bezain eraginkor eta eragimenekoak izatea espero dugu. Jakitun gara ikastaro horiek, hasiera batean behintzat, ahalegin gehigarria eska dezakeela, bereziki sistema hori lehenengoz erabili behar dutenendako. Hori dela-eta, ahalik eta plataformarik soilena bilatzen saiatu gara, gure iritziz kalitateko ikastaro bat emateko beharrezkoa izan daitekeen guztia emanen duena, eta, aldi berean, ikastaroa burutzea eta ikastea erraztuko duena. Beti bezala, jakina, ikastaro hauei nahiz beste edozeini buruz zuen iradokizun, kritika edo hobekuntza jasotzeko prest gauzkazue. Nahi baduzue, gurekin jar zaitezkete harremanetan posta elektronikoaren bidez (formacion@fnmc.es), nahiz telefono bidez, 948 244 658 zenbakira deituta.

Ekimen berri hau zuen gustukoa izatea espero dugu, eta, halaber, zuen prestakuntza-premiak eta zuen lana betetzen duzuen toki-erakundeena asetzea.

Baldintzak

Gutxieneko baldintzak dira:

  • Ordenagailua edo tableta internet konexioa duena, hobea iraunkorra bada.
  • Web nabigatzailea. Edozein balio du: Chrome, Mozilla Firefox, Edge, Safari...
  • Tutorearekin audio-bideokonferentzia bidez komunikatu nahi baduzu, mikrofonoa edo entzungailuak mikrofonoarekin eta / edo webcama beharko duzu. Bitarteko horiek erabilgarri ez badaude, ikasleek beti part hartu ahal izango dute txatan.

Zure nabigatzailearen konfigurazioa proba dezakezu ondorengo konfigurazio proban klik eginez.

Laguntzarik behar?

Beste arazo teknikorik izanez gero, Aholkua eskatu atala erabil dezakezu, edo gure laguntza taldeari deitu 941 250 116 zenbakira.

ADR Formación-ek eskainduta.